Noiz:
2024/05/13 09:00 ${linebreak} 2024/05/24 23:55 Non:
Bastida, Herriko Etxea
Maiatzaren 13tik 24ra, Bastidako herriko etxeko erakusketa gelan, "Emazteak" erakusketaren zati bat ikusgai izango da. Euskal Herriko hamar emakume esanguratsuen erretratuak aurkeztuko dira, horien artean Pantxika Urruti, Itxaro Borda eta Bastidan bertan plazaratuko den Inesa Gaxen pastoralaren errejenta, idazlea eta sujeta, hurrenez hurren.
Sarrera librea izango da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.
Abadiñoko jai nagusia maiatzaren 15ean ospatzen da, San Trokaz egunean. Egun horretan umeen lehenengoko Jaun-hartzeak egin ohi dira eta Udalbatza osoa joaten da 12:00etako Meza Nagusira. Meza ostean dantzariek dantza saio bat egiten dute udalbatzarkideen eta Jaun-hartzea egin dutenen aurrean. Bertan, dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte.
NOEUD, frantsesez korapilatua, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz
Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
Noiz:
2024/05/16
19:30 Non:
Gasteiz, Félix Petite Antzokia
* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.
Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.
Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.
Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.
Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
Soinu-giroak: Nerea Alberdi
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
Produkzioa: Jemima Cano
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
Boxeoan, “clinch” terminoak boxeolariek elkar besarkatu eta epaileak banandu arte elkar blokeatzen duten unea adierazten du. CLINCHek maskulinotasun toxikoena erakusten du, lehiaketan, ukazioan eta desberdina den guztiaren aurkako norgehiagokan ezarritakoa. Baita indarkeria erabiliz frogatu behar den sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea alde batera utziz.
Angel Duran dantzan graduatua da SEADen (Salzburgo) eta Arte eta Diseinuan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2020tik aurrera, Duran bere sorkuntza-proiektu pertsonalena ari da garatzen Angel Duran Performing Arts izenpean. Bere lanaren ardatza giza egoera aztertzea da, gorputz-hizkuntzaren ikerketaren bidez eta dramaturgia berriaren aldeko apustua eginez.
NOEUD, frantsesez korapilatua, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz
Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
Lau izkina ditu nire oheak, lau aingeruk gordetzen dute nire arima… Ondoloin hitzak ondo lo egitea opa dela esan nahi du. Haurrek erritual asko izaten dituzte lokartu aurretik: ipuina, abestia, peluxea, argia piztuta… Eta lo sakonean erortzen garen unetik, beste unibertso batean sartzen gara. Egia esan, oso unibertso desberdinak izan daitezke, eta ez dakigu zergatik batzuetan ametsak izaten ditugun eta, beste batzuetan, amesgaiztoak. Zein da zure amesgaizto txarrena? Zein gehien errepikatzen dena? Eta gehien amesten duzun ametsa?
Noiz:
2024/05/17
19:30 Non:
Hernani, Biteri Kultur Etxea
Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
Egilea: Jesús Rubio
Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein